Ekainak 28 LGTBI+ harrotasuna
Aurten "Aniztasun-harrotasuna/Aniztasunean Harro. Ospatu ezberdintasuna, aldarrikatu berdintasuna ", ospatu, aldarrikatu eta gogoratu
Atarrabiako Udalan bulego bat dago, urteko 24 orduetan, 365 egunetan, eta gure etxetik edo lantokitik sar gaitezke, itxaronaldirik gabe. Bulego digitala da, egoitza elektronikotik dago eskuragarri, eta aukera ematen digu errolda-paperak lortzeko, katastroko jabetzak kontsultatzeko, ordainagiriak kontsultatzeko eta eskabideak aurkezteko.
Bulego honetara eta haren katalogo osora segurtasun-baldintza gorenekin sartzeko, ziurtagiri digital baliodun bat behar dugu, edo Cl@ve plataforman erregistratuta egon. Metodo horiek gure nortasuna bermatzeko eta Atarrabiako Udaletik haragoko izapide eta zerbitzu elektroniko askotarako sarbidea irekitzeko balio dute: zerga Agentziarekin (adibidez, errenta-aitorpena aurkeztea), trafikoarekin, justiziarekin eta, oro har, Administrazioaren esparru guztiekin zerikusia duten kudeaketak egin ahal izango ditugu.
Cl@ve
Cl@ve herritarrek zerbitzu publikoetan duten sarbide elektronikoa bateratzera eta sinplifikatzera bideratutako sistema bat da. Bere helburu nagusia herritarrak Administrazioaren aurrean gako itunduen bidez (erabiltzailea gehi pasahitza) identifikatu ahal izatea da, zerbitzuetara sartzeko gako desberdinak gogoratu behar izan gabe.
Sistema hori identitate elektronikoak egiaztatzeko plataforma bat da, hau da, aukera ematen digu administrazio publikoen aurrean segurtasun-berme osoz identifikatzeko.
Horretarako, erregistratu egin behar dugu, eta honela egin dezakegu:
– Erregistro-bulego batean bertan. Maila aurreratuko erregistro bat da, eta, horri esker, izapide eta zerbitzuetarako sarbiderik handiena izango duzu. Herritarrentzako Arreta Bulegoan modu eroso eta azkarrean egin ahal izango duzu izapidea. Erregistratzeko, zure nortasun-agiri balioduna baino ez duzu beharko.
Aurten "Aniztasun-harrotasuna/Aniztasunean Harro. Ospatu ezberdintasuna, aldarrikatu berdintasuna ", ospatu, aldarrikatu eta gogoratu
Erabat debekatuta dago Atarrabiako udalerrian edozein motatako sua piztea
Irailaren 15ean eta 16an, hitzordua presazko kasuetan bakarrik eskatu mesedez
Deja un comentario