2026. urteko Zirkulazio Udal Zerga igorri da
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 23an amaituko da
Atarrabiako Udalak Trafiko Zuzendaritzak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak izenpeturiko hitzarmenarekin bat egin du, atxikimendu sinaduraren bitartez. Horrela bada, Atarrabiako herritarrek ez dute Trafiko Zuzendaritzaren bulegoetara joan beharrik izanen euren ibilgailuen zirkulazio baimenaren edota gidarien gidatzeko baimenaren helbide aldaketa eskatzeko. Aldaketa hauek Udaletxean bertan egin ahalko dira, joan-etorriak eta itxaroteak saihestuz.
Gestio hau egiteko, Udaletxera jo eta agiri hauek eraman beharko dira: NAN-a, gidatzeko baimena eta ibilgailuaren dokumentazioa.
2024ko urtarriletik, TZNk zerga-egoitza online aldatzeko zerbitzu bat gaitu du bere egoitza elektronikoan, eta esteka honetatik sartzen da bertara: https://sede.dgt.gob.es/es/vehiculos/cambia-apaglio-vehiculo/
Horrela, herritarrak etxetik bertatik erraz egin dezake bizileku-aldaketa eta, beraz, bizi den Udalean egin ditzake zergak, Trafiko Buruzagitzara edo Udaleko bulegoetara joan beharrik izan gabe.
Ordainagiria ordaintzeko epea martxoaren 23an amaituko da
Izen emateak eta ordainketak otsailaren 16tik 23ra, 948 012 012 telefonora deituz edo on line
Test soil batek bizia salba diezazuke. Parte hartu!
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario