Amalur Haur Eskola: Epe arruntetik kanpoko itxaron zerrenda
Plaza libreak daude 1 eta 2 urteko unitateetan, gaztelera lerroan
1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua betez, herritarrek parte hartzeko prozesuari hasiera eman zaio, Kale Nagusiko 85-95 bitarteko IHPB egiteko, iragarki hau argitaratuta.
IHPB azaltzeko saio bat egingo da, zalantzak argitzeko, beharrezko argibideak emateko eta interesdunen iradokizunak baloratzeko.
Jarraian, informazio-saioaren xehetasunak eta Atarrabiako Kale Nagusiko 85. zenbakitik 95. zenbakira bitarteko 197,198,199,200,201,202 partzelari dagokion HAPNan proposatutako esku-hartzearen laburpen bat eman dira.
| AZALPEN-SAIOA Eguna: 2026ko EKAINAK 16 Ordua: 18:00 Lekua: ATARRABIAKO KULTUR ETXEA Kontsulta/iradokizunen posta elektronikoa: nekane.arquitecturain@gmail.com |
IHPBren xede diren lurzatietan esku hartzea planteatzen da, lehendik dauden eraikinak bizitegi-multzo berri batez ordezkatuz.
Lurzatien zabalera txikiak zaildu egiten du bizitegi-eraikin independenteak ezartzea, U.C.C3 hirigintza-fitxako zehaztapenen arabera. Horregatik, irtenbide bateratu bat proposatzen da, lurzoruaren aprobetxamendua optimizatu ahal izateko.
Jarduerak oreka bilatzen du bideragarritasun ekonomikoaren eta bizitegi-kalitatearen artean, egungo erosotasun-, bizigarritasun- eta efizientzia-estandarrak betetzen dituzten etxebizitzak garatu ahal izateko, eta, aldi berean, etorkizuneko egikaritze- eta mantentze-kostu arrazoizkoa bermatzeko.
Ildo horretan, partzela guztiak hartuko dituen etxebizitza-bloke bakarra egitea proposatzen da, hiru sarbide-atariren bidez antolatuta.
EZ da handitzen indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako eraikigarritasuna.
Plaza libreak daude 1 eta 2 urteko unitateetan, gaztelera lerroan
Bero-boladaren inguruko informazioa eta aholkuak
Izen emateak eta ordainketak: ekainaren 10etik 19ra, 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren webgunearen bidez
Deja un comentario