Emakumeentzako Ahalduntze Eskolako Kurtsoak
Izen emateak urtarrilaren 2tik 15era, 948 012 012 telefonora deituz
Aho batez onetsi zen abenduaren 23ko osoko bilkuran. Plana Udalaren dokumentu estrategikoa da emakumeen eta gizonen arteko egiazko Berdintasun eraginkorrerantz aurrera egiteko.
Berdintasun Plana lan tresna egokia da emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortze aldera bultzatzen diren ekintzak antolatu, planifikatu eta ebaluatzeko. Plan honek jauzi kualitatiboa eragin du, aurrekoen aldean. Lau esku-hartze esparrutan egituratuko da: Tokiko gobernantza eta genero zeharkakotasuna; Emakumeen kontrako indarkeria; zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa; eta azkenik, emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.
III. Berdintasun Plan honek oinarri ditu Atarrabiako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren egoerari buruzko Diagnostiko parte-hartzailean (2021) lortutako emaitzak, eta beste agiri hau ere bai: “Genero Berdintasuna Nafarroako Toki Entitateetan. Udaletako berdintasun alorretako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea”, 2014an Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak egina, Nafarroako Berdintasun Teknikariekin batera.
Plan berriak 70 ekintza proposatu ditu eta banan-banan adierazita daude aurreikusitako egutegia eta plana gauzatzeaz arduratuko diren pertsonak eta/edo arloak, bai eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak ere, etab.
Lerro hauen bidez, Berdintasun Zerbitzuak eskertu nahi ditu diagnostikoa eta Plana lantzeko prozesuan egindako lana eta jasotako ekarpenak; horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkie eztabaida taldeetan, elkarrizketetan, inkestetan, etab. aritu diren elkarte eta herritarrei. Eta era berean, udaleko arduradun politikoei eta teknikariei. Denon artean, Atarrabia berdinzaleago, zuzenago eta jasangarriagorantz goaz. Mila esker Atarrabia!
Izen emateak urtarrilaren 2tik 15era, 948 012 012 telefonora deituz
Protokolo hau genero-indarkeriari aurre egin dioten eta aurre egin dioten emakumeei egindako omenaldia da. Protokolo hau omenaldia da genero-indarkeriari aurre egin dioten ...
Deja un comentario